Turbokonpresore laborategia
  • turbocompresorTurbokonpresore konponketa

Gure tailerrean ikuskatu eta konpondu egiten dugu edozein turbokonpresore. Gure laborategiak neurtzeko teknikarik aurreratuenak dauzka, turbokonpresorea doitu edo ajustatu eta kalibratzeko.

 

 

  • Geometriak garbitu eta doitzea

Egiten ditugun oinarrizko konponketetan, kontuan hartzen dugu geometria aldakorreko doikuntza mekanismoa. Konponketa osoak ere egiten ditugu, hau da, konpresorearen karkasa, turbina (geometria aldakorreko mekanismoa) eta kontroleko balbula garbitzea.

 

  • VSR orekatze dinamikoa

Turbokonpresoreetarako makina orekatzaile hau erreboluzio altuko kotxeen turbinetarako erabiltzen da. Orekatzeko makina mota hori erabiltzen dugu, hau egiaztatu nahi dugunean: ea nominaletatik gertu dauden errotazio abiadurak ematean, agertuko ote den fenomeno dinamiko gehigarririk errotorean. Behar izanez gero, fabrikatzailearen espezifikazioaren arabera zuzentzen da.

 

  • Eragingailuak konpontzea (aktuadoreak)

Turboaren eragingailu elektroniko guztien diagnostikoa eta doikuntza egiteko zerbitzua eskaintzen dugu, arrakastarako garantia guztiarekin. Gaur egun, ez da beharrezkoa turboa osorik aldatzea, oso aurrekontu egokia egingo dizugu.