Zerbitzuak

Mantentze-lan programatuak egiten ditugu, Audi, Volkswagen, eta VAG taldeko modeloetarako Autoetarako zerbitzu integral orotarikoak egiteaz gain, konponketak, mantentze-lan programatuak, eta abar.

Baita ere eskaintzen ditugu mekanika, elektrizitate, elektronika eta pneumatiko zerbitzuak. Gainera, zure esku jartzen ditugu zerbitzu hauek: renting, aire girotua kargatzea eta sistema elektronikoak berrekipatzea.

  • Mantentze-lan programatuak Volkswagen eta Audi marketarako

Berrikuste edo errebisio bat eskaintzen dizugu, fabrikatzailearen mantentze-zehaztapenen araberakoa, marka eta modelo guztietarako garantizatua. Gure tailerrean programazio-mantentze soluzio bat aurkituko duzu zure beharretara egokitua eta zure kotxearen beharretara egokitua.

Gauza arrunta da, denbora joan ahala eta kilometroak egin ahala, zure ibilgailuko piezak gastatzea edo higatzea. Horregatik garrantzizkoa da mantentze-lan egoki bat egitea, horretarako ezarritako epeetan.

  • Mekanika

Tailer mekanikoan zure ibilgailuaren mekanika orokorraz arduratzen gara, matxurak, IAT-aurrekoak, direkzioa lerrokatzea, besteak beste. Zure autoarekin ezustekoren bat izaten baduzu, etor zaitezke gugana zalantzarik gabe, konponketa txikia edo handia izan, emaitza ona izango duzula ziurtatzen dizugu.

  • Pneumatikoak

Pneumatikoak dira zure ibilgailuaren eta lurzoruaren arteko ukipen-puntu bakarra, beraz ezinbestekoak dira autoaren segurtasunean eta funtzionamenduan. Gure ekipamendua zure eskura jartzen dugu, pneumatikoak bikain mantentzeko, eta aldatu behar dituzunean, zure ibilgailuarentzat egokienak direnak eskaintzen dizkizugu. Produktu aukerarik onena dugu eta merkatuko eskaintzarik erakargarriena.

Bestetik, kontuan har ezazu gomendagarria dela pneumatikoen presioa hilean behin begiratzea, eta sei hilabetetik behin behintzat pneumatikoen egoera eta desgastea begiratzea.

  • Elektronika eta birprogramazioa

Metodorik berrienak erabiltzen ditugu ibilgailuen gestio elektronikoa optimizatzeko.

Gainera, optimizatze elektronikoa modu erraz seguruan egiten da, edozein motorretan, gestio elektronikoa izanez gero.

Beste alde batetik, zure ibilgailua birprogramatzea ohiko soluzioa da potentzia gehigarria lortzeko. Zure ibilgailua birprogramatuz haren ezaugarriak hobetu daitezke, eta egiten den edozein aldaketa itzulgarria da, hasieran zegoen bezala jar daiteke.

  • Aire girotua

Zure ibilgailuko beste edozein partek bezala, aire girotuak aldiro mantentzea eskatzen du.

Airea behar bezain hotza ez bada, barruan usain txarrak egiten badira edo bestelako ezustekorik gertatzen bada, guk arazo horiek konpon ditzakegu, eta aire garbi osasungarria jarriko dizugu.

Zure autoko aire girotuaren zirkuitu osoa begira dezakegu, matxurarik ba ote duen ikusteko, zirkuituko presioak kontrolatzeko, iragazkia edo klimatizazio-elementuen egoera bisuala nola dagoen jakiteko, besteak beste.