Birprogramazioa

hojaruedasMotorren zentralitak birprogramatzeko sektorean urtetan guk ikerketa eta garapenean eskuratu dugun eskarmentuari esker, emaitza on-onak izan ditugu, eta hala, bermerik onena ematen dugu zuretzat eta autoarentzat, kutsagaien maila mantenduz eta motorra behartu gabe.

Gure taldeak kontuan hartzen ditu motorraren, enbragearen eta abiadura-kaxaren (kaxa-kanbioaren) mugak, eta aldaketak egitean segurtasun-tarte handi bat erabiltzen du. Aldaketa horiek zehatzak dira ibilgailu bakoitzarentzat, banaka aztertzen dira.

 

  • Injekzio elektronikoko sistemak optimizatzeko artxiboak

Zure kotxeko zentralita birprograma dezakegu, potentzia handitzeko eta aldi berean erregai kontsumoa jaisteko. Baita pieza berriei, turbo handiagoei edo turbo akoplatuei, abiadura-kaxa automatikoei, eta abar, injekzioa doitzeko ere.

Gogorarazten dizuegu potentzia txipa aldatzea itzulgarria edo lehen bezala jartzeko modukoa dela edozein unetan, eta injekzio zentralitako softwarea bakarrik optimizatzen dela.

 

  • OBD bidezko birprogramazioa

OBD sistema bidez birprogramazioa egiteko, lehenik, kablea eta makina espezifikoa konektatzen dugu zure ibilgailuko OBD diagnosi hartunera, eta ondoren informazioa ateratzen dugu eta ordenagailuan gordetzen. Informazio hori zerbitzari batean ere jasotzen da, segurtasuna baita erreminta honen ezaugarri nagusienetako bat.

 

  • Potentzia handitzea

Potentzia handituz gero, birprogramazioari esker, hobetu egiten da autoek duten irteteko ahalmena, bai biribilguneetan eta bai beste ibilgailu bat aurreratzean. Badugu aholkularitza pertsonalizatua kotxe modelo bakoitzarentzat, konpromisorik gabe eta kontuan izanez ibilgailu bakoitzaren mugak eta aukerak.

Turbo motorretan erraz lor daiteke potentzia % 40 arte goratzea.

 

  • Erregaiaren kontsumoa optimizatzea

Gure Optimizazio sistemarekin aukera fidagarri bat eskaintzen dugu erregai gastua murrizteko, oso modu onean. Hori guztia, zure ibilgailuaren iraunkortasuna errespetatuz. Horrela dirua aurreztuko duzu, eta emango dizun errendimenduari esker zure ibilgailuaren kontsumoa txikituko da, eta potentzia pixka bat gehiago lortuko du.